XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DURANGO Gure Gotzain maite gurgarrijak, illa onen amairugarrenan onaratuta, gaur iramar ta irugarrenan alde egin dausku.

Jaupalerkija ikertzen igazi dauzan egunak benez pozik emon dauz, ta bera artzeko zorijona ixan daben ertxadonak poza siñistu ezinda ixan dira.

Iñoz Sendatza emoterik euren jauretxietan ikusi ez da, Gotzain euzkeldunik bez, ta bijotzez egiten ixan dautsezan itxeikixunak eta euzkeraz ixan be ta, entzunda, biztanle gustijen buru ta bijotzak beraganduta eruan dauz.

Dan apala, esaten eben ao batez bere urrian ibilli izan diran gustijak.

Urijon Sendatza bederatzireun seiramar ta bederatziri emon eutsan: Uribarri'ko txadon 730'ri; Ane Deunarenian, 239 ta Andoni Deunaren Bezautetxeko bati.

Ane Deunaren ertxadonan, beste gauza eder askoren artian, Zumarraga'tar Jon Lekaide, Mexiko'ko lenengo Gongotzañaren aiteak bezuzaz emondako jaupajanzki ubela ederra ikusi eban, eta atsegin be atsegin ixan jakon.

Garaija'n be ixan gintzazan, eta jai ederragorik asko geyago ezingo jakon iñun eraldu.

Bidian iragi eutsoen makuan ezpatadantzarijak euren ezpatakaz beste maku bat eraldu ta bijen azpitik, tanboliña aurretik zala igarotian, Gotzañari irribarria urten eta burua makurtu eban.

Garaya'n egun atan, lapurrak nai ixan ba'lebe, gura ebena ostu eikian biztanle gustijak txiki ta andi jauretxian ziran-eta.

Egin barri illobi gomutakija, lotsa on eta itxal andiduna zala esan eutsan, Gotzañak txaunburuari.

Jauretxe-lanak amaituta, askari gozua gertau eutsan txanburuak, eskatseñak artezijak zirala agertuaz.

Ostian, dantzarijak banan-banangua Gotzañak ikusi eikian bikainki ta txairo egin eben.

Amaituta, ikurrinduna Gotzañaren aurrian belauniko zala, Garaiko gastedijak, orain artian lez ekandu eta oitura onak jagotzen iraun dagijan onespen bedegarra eskatu eutsan.

Mutillak biztaldi gustijan dantzariketz egin dozuenik onena ori dozue.

Gotzaña, adurra darijola, poza siñistu ezinda ta bai bijotzez emon be onespen ori.

Ane Deuneko ertxadonan jaibururako gertetaketan Deun Zaindarijari bederatzurrena illuntzijan ixaten da, ta bederatzurrenera aurten beste notiñ ez da iñoz eldu.

Datorken larunbatian da jaiburua: amarretan, Udalgixonak ikurrin eta gusti elduta, jaupa abestuta.

Aurten, Txiñurri Ermu'kuari eskerrak, eta iñori iñoz egin ba`dautsaguz bijotzez dagitsaguz, Laborda jauparija, abetzoli bikaña abeslari ixango jaku.

Jaupa ostian, eta, arratsaldian, lauretan asiko dan elixkixuna amaituta, Tabira dantzari txikijak, bikainki dakije-ta euren dantzaketeak egin da iñarduko dabez.

Txalo utsa be ez da naikua baña txalua beintzat ugari ixango dabe.

Ia mutiltxuak kuntzurrak bigundu, azurrak leundu ta lañuetaroñoko jaulkiz ta artazi bikañez ta artezitsuz zuen ixen ederra goretsi.

Bakero be azterkari ixango jatzue ta au onakuetzaz gaizto samarra dok gero.

Arruza Erramon mutiltxua euzkera adiraltzen gogor diñardu.

Durango'ko gastientzat ikasbide jarraigarrija.

¿Antzartuko ete dau iñok? TABITARRRA.